You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Artista

Georg Baselitz

Deutschbaselitz, 1938

Georg Baselitz 1938an jaio zen, eta Hans Georg Kern zuen benetako izena. Dresdetik gertu zegoen Deutschbaselitz izeneko herritxoa izan zuen jaioterri; bere aita bertako eskolako irakaslea zen. 1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, sobietarrek hartu zuten boterea Ekialdeko Alemanian eta Baselitzen aitari irakastea galarazi zioten, alderdi naziko kide izan zelako. Zabor bilketarekin lotutako lan bat lortu zuen orduan. Umetan, gerrako eta gerraondoko urteetan Dresden bizitako esperientziek eragin handia izan zuten Georg Baselitzengan: bortizki bonbardatutako Dresden ikusteak sortutako hunkipenak, errefuxiatu-boladak eta pobrezia egoeran erregimen desberdinen eraginpean bizitzea. Osaba bat izan zen artearekiko grina piztu ziona, eta 1956an Berlin-Weißensee (Ekialdeko Berlin) Arte Ederren Akademian ikasten hasi zen. Baina bi seihileko eta gero eskolatik kanporatu zuten "soziopolitikoki heldutasunik ez" zuela leporatuta. Orduan, Baselitz Mendebaldeko Berlinera joan zen eta bertan Arte Ederren Akademian matrikulatu zen.

Garai hartan Berlineko Pintura amerikar berria eta Kasseleko documenta II erakusketak bisitatu zituen, biak 1958an antolatuak. Hurrengo urteetan Amsterdamera eta Parisera joan zen arte klasikoa eta modernoa ikertzera. 1960eko hamarkadaren hasieran egindako Pandemonium manifestuen artean Antonin Artaud abangoardiako antzerkigile, saio-idazle eta aktoreari egindako kritika dago. Baselitzen bakarkako lehen erakusketa Mendebaldeko Berlingo Werner & Katz galerian izan zen, eta izugarrizko iskanbila sortu zuen agintariek bi koadro konfiskatu zituztenean "immoralak" zirela esanez. Gertaera horrek oihartzun handia izan zuen prentsan. 1965ean, bere obrek gaitzespen publikoa jasan arren, Georg Baselitzek sei hileko diru-laguntza jaso zuen Florentziako Villa Romana etxean bizitzeko eta ikasteko. Ostera Berlinera itzuli zenean, gerora Heroiak seriea bihurtuko zen koadro seriean hasi zen lanean. Lan hori 1966an amaitu zuen. Bere ikasle garaietan ere, Baselitzek uko egin zion jarrera ideologiko edo dogmatiko garbi bat hartzeari. Ez zuen artearen etorkizuna Nazioarteko Abstrakzioa zelakoan ikusi, ezta Errealismo Sozialistan ere.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean